2019ko hauteskundeetarako herri programa osatzeko HARIZ HARI GETARIA HARILKATZEN dinamikaren 2. bilera irekia izango da urtarrilaren 8, asteartea, 18:30ean Alhondigan.

OraingoanĀ  HERRITARREN PARTEHARTZEA, GARDENTASUNA eta GETARIAREN GARAPEN EKONOMIKOA landu eta ekarpenak jasoko ditugu.

Bilera hauen helburua herritar eta auzotarren ekarpenak zuzenean jaso eta bide batez, legealdiko balantzea herritarrekin konpartitu, beharrak identifikatu eta EH Bilduk hurrengo legealdian udalean aurrera eramango dituen egitasmoak zehaztea da.

Herritar orori luzatzen zaio gonbidapena.