Gaur goizean, 10:00ak aldera,  ostiralean protagonistak izango diren pelotariak kiroldegian izan dira partidarako pilotak aukeratzen. Ordu eta erdiz egon dira lekua zein pilotak probatzen. Bertan izan dira Bengoetxea VI, Imaz, Artola eta Mariezkurrena II.

Haurren aukera

Klasetako etenaldia aprobetxatuz, Getariako Iturzaetako eskolako haurrek aukera izan dute beraien izarrekin argazkia ateratzeko eta sinadurak biltzeko. Hala ere, badira aukera hori galdu dutena

k, izan ere, Xabier Etxanizen esanetan pilotariek “azkar” egin dituzte beraien lanak eta hori dela eta 12:30ak aldera, eskola bukatu denean jaitsi direnek, ez dute aukerik izan beraiekin egoteko.

Ostiralean beste aukera

Ostiralean izango da partida nagusia. Hori baino lehen, pilotariak 20:00-20:30ak iritsiko dira kiroldegira berotzeko. Momentu hori aprobetxatu beharko dute pelotazale amorratuek beraien idoloekin egon edo argazkia ateratzeko. “Hala ere, ez da oso momentu egokia” dio Etxanizek, “nahiz eta aukera egon, badago”.