Espainiako eta Frantziako estatuei presoen egoera aldatzea eskatzeko manifestazioa antolatu du larunbaterako Sarek. Aurten, Bilbon eta Baionan egin dira deialdiak, 17:00etan biak.

Getariatik Bilbora irtengo da autobusa eta bertan joan nahi dutenek ostiralera arte eman dezakete izena Harritarten. Dagoeneko ia 40 pertsona daude apuntatuta.