Gabonetako oporrak atzean utzita, bihar murgilduko gara Getariako San Antonetan. Izan ere, Eskuz Binakako Txapelketarekin hasiko dira aurten festak eta bost egunez, ekintza eta ekitaldi desberdinak izango ditugu gurean. Igandean adibidez, Ane Ezenarrok gidatuta, bertsoak izango dira protagonistak Cristobal Balenciaga Museoan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da emankizuna eta Danel Olano, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Aimar Karrika eta Alaia Martin igoko dira oholtza gainera.

San Anton festei amaiera emateko, Getariako Musika Bandak kontzertua eskainiko du, Salbatore Deunaren elizan, datorren igandean, urtarrilaren 20an, eguerdiko 12:30ean.

San Anton bezpera eta eguna

Hala ere, bezperan eta San Anton egunean izango dira ekitaldi gehienak bilduko dituzten egunak. Asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan bizkotxoa txokolatearekin banatuko da plazan eta ordubete beranduago pailazo emankizuna ikusteko aukera izango da frontoiko karpan.

San Anton egunean berriz, goizetik hasiko dira Gazte Alaiak txistulari taldekoek giroa berotzen Dianarekin.  Plazan, Harritarten eta Berdura plazan, goiz osoan zehar, azoka egongo da eta eguerdian txakolin uzta berriaren aurkezpena izango da “3 TAULA TXALAPARTA” taldeak girotuta. Eguna borobiltzeko, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak eta Herri Kirolak ere izango dute tartea eguerdi partera eta arratsaldean.

Hona hemen bost egunetako egitaraua:

URTARRILAK 11, ostirala

  • 22:00etan: Sahatsaga kiroldegian, ESKUZ BINAKAKO TXAPELKETA:

BINAKAKO PROMOZIO TXAPELKETA:

AGIRRE – SALAVERRI

ALBERDI – ERASUN

———

BINAKAKO TXAPELKETA:

BENGOETXEA VI –  IMAZ

ARTOLA – MARIEZKURRENA II

*** Aurresalmenta: Turismo bulegoan. Kantxa 25 € // Harmaila 20 €

 

URTARRILAK 13, igandea

  • 18:00etan: Cristobal Balenciaga Museoan, BERTSO-SAIOA:

UNAI ITURRIAGA, AMETS ARZALLUS, ONINTZA ENBEITA, AIMAR KARRIKA, ALAIA MARTIN eta DANEL OLANO

Gai-jartzailea: ANE EZENARRO

*** Sarrerak 10€. Turismo bulegoan eta egunean bertan leihatilan salgai.

 

 

 

 

URTARRILAK 16, asteazkena     

  • 17:00etan: TXOKOLATE BEROA bizkotxoekin, plazan.
  • 18:00etan: ‘TOMAXEN ABENTURAK’-en eskutik, ’10 URTE’ pailazo ikuskizuna frontoiko karpan.
  • BURUHANDIAK kalez kale, Gazte Alaiak Txistulari taldeak lagunduta.
  • 22:00etan:  ILARGI BELTZA taldearekin ERROMERIA, plazan.

URTARRILAK 17, osteguna  “SAN ANTON” EGUNA

  • 09:00etan: DIANA “Gazte Alaiak” txistulari taldearekin.
  • 11:00etan: MEZA NAGUSIA.
  • 10:30etik aurrera: Harritarten, Plazan eta Berdura plazan, AZOKA.
  • 12:15ean: Herriko frontoian, TXAKOLIN-UZTA BERRIAREN AURKEZPENA, “3 TAULA TXALAPARTA” taldeak girotuta.
  • Ondoren: Herriko frontoian eta Harritarten, TXAKOLINAren DASTAKETA.
  • 13:30ean: SEBASTIAN LIZASO eta ANDONI EGAÑA bertsolariak eta “3 TAULA TXALAPARTA” taldea, udaletxeko balkoitik.
  • 18:00etan:          Herriko frontoian, HERRI-KIROLAK:

– Aizkolariak: AITZOL ATUTXA // JULEN LARREA // IKER VICENTE // HODEI EZPELETA

– Harri-jasotzaileak: MIKEL LOPETEGI “URRA” ETA HODEI IRURETAGOIENA “IZETA IV”

  • Jarraian: SEBASTIAN LIZASO eta ANDONI EGAÑA, udaletxeko balkoitik.

URTARRILAK 20, igandea

  • 09:30ean: DIANA Getariako Musika Bandarekin.
  • 12:30ean: Salbatore Deunaren elizan, SAN ANTONetako KONTZERTUA, GETARIAKO MUSIKA BANDAk eskainita.