Haritz Alberdi EH Bilduren Getariako hautagaiaren eta Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusigaiaren aurkezpena egingo dute bihar, 18:30etik aurrera, Berdura plazan. Azaldu dutenez, “herrian eragile ezberdinekin bildu eta herritarren irudipenak jaso ondoren” dator ekitaldia.

Gaineratu dute “ekitaldi dinamikoa” prestatu dutela: “Alberdik eta Izagirrek euren proposamenak elkarbanatuko dituzte herritarrekin”.

Ekitaldiaren aurretik, ordea, herriko merkatariekin bilduko dira bi hautagaiak haien beharrak ezagutu eta proposamenak partekatzeko. Gero Elkano Arrantzaleen Kofradiara jaitsiko dira, Emeterio Urresti lehendakariarekin biltzeko. “Halaber, bertan izango dira herriko zenbait arrantzale, eta arrantza sektorearen inguruko hausnarketa egiteko baliatuko dute saioa”.