Rosa Luxemburg iraultzaile eta sozialismo alemaniarraren teorialaria izan zen. Jatorriz poloniarra eta judua izan zen. Alemaniako Alderdi Komunista sortu zuen. 1919ko urtarrilean Berlinen izandako iraultza saiakeran parte hartu zuen. Bertan, beste ehunka pertsona bezala, atxilotu, torturatu eta hil zuten.

Mendeurrenaren arira bi ekimen antolatu ditugu:

  1. Bata, Amaia Lasak berriki argitaratu duen liburuaren aurkezpena eta solasaldia. (urtarrilak 21, 19:00tan Alhondigan)
  2. Bestea, Margaret Von Trotta alemaniarrak egin zuen film emanaldia eta solasaldia. (Urtarrilak 23, 18:00tan Alhondigan)