Hainbat ekintza izan dira asteburuan San Anton jaien harira. Egun handia ostegunean da baina bihar herriko haurrek hartuko dute jaien lekukoa, bereziki eurengan pentsatutako programazioa izango baita arratsaldetik aurrera.

Ondokoa da biharko egitaraua:

  • 17:00etan, txokolate beroa bizkotxoekin, plazan.
  • 18:00etan, Tomaxen abenturak: 10 urte haur ikuskizuna frontoiko karpan.
  • Ondoren, buruhandiak kalez kale, Gazte Alaiak Txistulari taldeak lagunduta.
  • 22:00etan, erromeria Ilargi beltza taldearekin, plazan.

Ondo pasa!

Argazkia: Pierre Balacey.