Urola Kostako Udal Elkarteak gai ezberdinetako ikastaroak eskainiko ditu datozen egunetan izaera ezberdinetako hartzailerentzat. Honakoak dira emango dituen kurtsoak.

Euskararen kudeaketa hobetzeko saio teoriko-praktikoa

Enpresa txikiei bideratutako prestakuntza saioak dira. Hizkuntzen kudeaketa hobetzeko erremintak azalduko dira; besteak beste, enpresa hobetzeko aukeren identifikazioa, marketina eta publizitatea, ingurune digitala, eta idatzizko eta ahozko harremanak. Urtarrilaren 22an egingo da, 13:30etik 15:00etara, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Bestetik, lanean idazten diren ohiko testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroa prestatu dute. Testuak euskaraz idazteko erremintak emango zaizkie: testu mota desberdinak ezagutu eta idazteko aholkuak, Euskaltzaindiaren oinarrizko arauak, edota testuen egituraren azterketa. Ikastaroa urtarrilaren 30ean, otsailaren 13an eta 27an izango da, 13:30etik 15:00etara.

Informazioa eta izen-ematea.

Sare sozialei buruzko ikastaroa

Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema egitasmoaren baitan emango zaie pertsona ekintzaile edo mikroenpresetako enpresariei. Horiek sare sozialak marketing eta komunikazio erreminta gisa ulertu, eta hauen bidez bezero berriengana iritsi zein sarean beraien ikusgaitasuna areagotzea du helburu ikastaroak.

Lau orduko hiru saioa antolatu dira urtarrilaren 28tik 30era, 09:30etik 13:30era.

Informazioa.

Langabetuentzako ikastaroak

Lana lortzen laguntzeko Lan elkarrizketa saioa izango da urtarrilaren 18an, 09:30etik 12:30era. Bertan lan-elkarrizketak entrenatuko dira. Urtarrilaren 25ean, berriz, Curriculuma hodeiak ikastaroa emango da, plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertzeko. Ordu berean izango da.