Egunetako ekitaldien ondoren, gaur, urtarrilak 17, eguerdian aurkeztu dute txakolinaren uzta berria. Iragarrita zegoen bezala, Jakitea Elkartea izendatu dute Mahasti Jaun, bertako produktuak eta sukaldaritza tradizionala bultzatzeko egindako lanagatik. Erakunde ezberdinetako eta Getariako Txakolina Jatorri Deiturako txakolindegietako ordezkariekin lehen topa egin ondoren, herritar zein bisitariek txakolina probatzeko aukera izan dute.

Guztien artean banatu dituzte upategi hauen 1.500 botila inguru: Agerre, Aizpurua, Akarregi-Txiki, Ameztoi, Arregi, Basalore, Elkano, Etxetxo, Flyscdh, Gaintza, Gañeta, Hiruzta, Inazio Urruzola, Katxiña, Moroa, Rezabal, Roke Eizagirre, Sagarmiña, Talai-berri, Txomin Etxaniz, Ulacia, Urki eta Zudugarai.