Getariako Udalak 2017an 4.315.000 eurotako aurrekontua onartu zuen EH Bilduren aldeko botoekin eta
EAJren aurkakoekin, “getariarren beharrei erantzuten ez zieten aurrekontuak” zirela iritzita. Bertan,
inbertsioen atala 980.000 eurokoa zen: “EH Bilduk duen proiektu falta eta ilusio eza agerian geratu zen
bertan -azaldu du Aitor Urresti bozeramaleak- eta ez zuten aurrekontuak aberasteko gure proposamenik
barneratu nahi izan gainera”.“Aurreikuspenak eskasak baziren, 2017 bukaeran egindakoa are gutxiago: inbertsioen %54,8a bakarrikgauzatu zuten, 980.000 eurotik 537.182,91€, ekitaldi osoan. Eta 537.182,91 eurotatik (abian jarritako
proiektuena) ia %30 oraindik amaitzeko zegoen urte bukaeran” xehetu du bozeramale jeltzaleak.
Sarrera eta gastuei erreparatuz gero, “aurreikuspenetan akats ugari egon ziren udal gobernuaren aldetik”
azaldu du Urrestik: “zeharkako zergen aurreikuspenak handizalegiak ziren, urtero esaten dugu EH
Bilduren aurrekontuetan ez dela erreala izaten atal hau, eta 2017an aurreikusitakoa baino 20.000€
gutxiago jaso ziren. Horrez gain, kapital trasferentzien atalean 233.000 euro aurreikusten zituzten eta
136.828,75€ bakarrik jaso ziren azkenean. Honela ikusten dugu EH Bilduren gobernuak ez duela
proiektua estrategikorik lantzen, eta landutako gutxiak ez direla betetzen. Herri txikia gara eta finantziazio
iturri hau behar beharrezkoa da herriaren hazkunderako” gaineratu du EAJk.

2017ko aurrekontuen emaitza defizitarioa izan zen, zehazki 229.807,94 euroko galerak izan zituen
Getariako Udalak, “eta zulo hau estaltzeko udal kutxatik 323.009,71 euro atera zituen EH Bilduk. Hau ez
da berria ordea, legealdi osoa doaz urtero galerekin itxitzen ekitaldiak eta kutxatik dirua ateratzen”.
Urrestik gaineratu duenez, aurreko urtean udal idazkariak adierazi zuen EH Bildu Udalaren errekurtsoen
erabilera desegokia egiten ari zela, EAJk 2018ko maiatzean salatu zuen eran.

“Honela jarraituz gero, Udalak arazo finantzarioak izan litzake urte gutxian. Aurrekontuarekin ez da
eguneroko gastua estaltzeko iristen (langileak, kale garbiketa, argiteria…). Hau da, Udalaren eguneroko
jarduna aurrera eramateko gastuak gehiago dira jardun hau ordaintzeko diru sarrerak baino. Eta hori EH
Bilduren politiken ondorio da. Une honetan udal kutxan 754.730,93€ geratzen dira. Hau amaitzen denean
nola beteko ditu Udalak bere kontuak ? herritarrei zergak igoz ? edo gastu publikoa nabarmen jaitsiz
Getariako herriaren eta getariarren kaltetan?” galdegin du Aitor Urresti EAJren alkategaiak.

“Proiektu gutxi ditu EH Bilduk eta kudeaketarako ahalmen eza”

“2017an oso agerian geratu zen EH Bilduk Getariarentzako ez duela proiekturik, 7 urteotan ez dute ezer
egin, ezer, eta egin duten gutxi hori era traketsean gainera” azpimarratu du Aitor Urrestik. Esan bezala,

inbertsioen %54,8a soilik gauzatu zen 2017an, 980.000 eurotik 537.182,91€. Honakoak dira proiektuka
xehetasunak:

• Tanatorioa: 2017 urte bukaeran %26,15 bakarrik zegoen egina, nahiz eta EH Bilduren udal
gobernuak behin eta berriz esan zuen 2017 amaiaerarako amaiturik edukiko zuela, Jaurlaritzak
ezarririko epea hori zelako. 162.000€ tik 42.457,37€ bakarrik burutu ziren, nahiz eta 2016ko
proiektu bat izan. Hala ere, 2 urte behar izan dituzte tanatorioa egiteko, eta parte hartze prozesurik
gabe gainera.

• Portuko eremuko lanak: EH Bilduk proiektatutako 100.644,06 eurotatik 9.006€ bakarrik inbertitu
ziren, hau da, aurrekotuaren %8,95 bakarrik bete zuten.

• Hainbat proiektu idazteko lanak. 82.800€ ko aurrekontua zuen partida honek eta 28.556€ bakarrik
inbertitu ziren 2017an.

• Paisaia plana, Garate Santa Barbara. 79.842€tatik 46.457,95€ (%58,19) egina 2017an. 2018an
zehar amaituko zela esan zuten, baian oraindik ez dute ezer aurreratu.

• Hondakinak. Nahiz eta hau Urola Kostako mankomunitatearen konpetentzia izan, 20.000 euroko
aurrekontua ezarri zuen EH Bilduk. Honetatik 2.000€ bakarrik erabili ziren urte hartan (txakur
kaken kanpaina ordaintzeko). Egin gabe utzi zituzten: Menditxoko zabor gunearen egokitzapena
(8.000€), Lurpeko zabor guneen egokitzapena (4.000€) eta haraztegi zaharra txunkuntzea
(6.000€).

• Herri bideen konponketa lanen artean, Askizuko eskolera egin gabe utzi zuten, 16.000 euroko
aurrekontua ezarri arren.

• Bide publikoen irisgarritasun lana. 14.454,66 euroko aurrekontua ezarri zuen EHBilduk, baina ez
zuten ezer egin.

• Meagako elkarteko lanak eraberritzeko lanak. 14.000 euroko aurrekontua ezarri zuen EHBilduk.
2018aren amaieran aktibatu dute proiektua Euskao Jaurlaritzako diru-laguntza ez galtzeko.

• Irisgarritasun lanetarako 14.000 euro ezarri zituzten baina ez dute garatu proiektua. Errueran
hesia bakarrik jarri zuten (1.034€).

• Altzarien erosketa 25.000tatik 12.662 euro soilik inbertitu zituzten.

Datuak eskuan, argia da EH Bilduren 2017ko aurrekontuak oso ahulak izan zirela, ekitaldian bertan,
aurreikusiriko diruaren zati handi bat inbertitu gabe baitzegoen. Urrestik adierazi du bi arazo ikusten
dituztela: “alde batetik EH Bilduren inprobisazioa argia dela, ez daukala herri honentzako proiektu
politikorik, ez dakite nolako Getaria nahi duten etorkizunean, horregatik aurrekontuak betetzeko arazoak
dituzte behin eta berriro. Bestalde, aurrekontuak egiteko ezjakintasuna agerikoa da, proiektuak ezartzen
baitituzte inolako konpromezu eta kriteriorik gabe. Aurrekontua aurreikuspen batzuen baitan sortu
beharko litzateke, behin beharrak aztertu eta horien analisia egin ostean. EH Bilduk nahieran jartzen ditu
zenbakiak, eta ondorioz, ez da gai aurrera eramateko, ezta aukera berriei lekua egitekoa ere, eta ez zaie
axola gainera, urtez urte gauza berbera egiten baitute. Hitza eman, eta ez bete”.