Atzo amaitu zen Sahatsaga Goiko etxebizitza babestu eta tasatuetarako izena emateko epea. Gaur berrikusi dituzte eskariak udal ordezkariek eta jakinarazi dutenez, behin behineko onartuen zerrendak bihar goizean, 10:00ak alderako, argitaratuko dituzte. ARTZAPEren webgunean ere izango duzue horiek ikusteko aukera.

Datuen Babeserako Legea tarteko, zerrendetan onartuen izen-abizenen lehen hizkiak eta NANaren azken bi zenbakiak agertuko dira. Beraien datuak bilatzeko zailtasunak dituztenek, udaletxean galdetu dezakete.