Getariako Udalak argitaratu berri du Sahatsaga Goiko etxebitzitza babestuetarako eta tasatuetarako onartuen zerrenda. Horrez gain, hautagai bakoitzak duen puntuaketa zehazten da dokumentuan. Atzo azaldu bezala, Datuen Babeserako Legea tarteko, hautagaien izen-abizenen lehen hizkiak eta NANaren azken bi zenbakiak ageri dira.

Kontuan hartu behar da emaitza hau behin-behinekoa dela, izan ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik zuzenketak aurkezteko 10 egun izango dituzte baztertuek. Aurreikusten da argitalpena datorren astelehenean izango dela, beraz, urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra jarri ahal izango dira zuzenketak.

Era berean, Udalak Etxebideri helaraziko dio zerrenda, honek ezarritako baldintzekin berrets dezan.

Bi fase horiek igarota, irizpide guztiak betetzen dituztenekin osatuko dira hautagaien behin betiko zerrendak.