Liburu hau oso ezaguna da eta guztiz gomendagarria bere kalitateagatik. Batez ere, nola argitaratua izan zen da kontuan hartu beharrekoa, ama baten irmotasunari esker ezagutu baitzuen argitalpena maixu-lan honek. Hain zuzen, 1969ean bere buruaz beste egin baitzuen John Kennedy Toolek, liburuaren egileak, 31 urterekin, hainbat argitaletxek liburua atzera bota ondoren. Bere amak, ordea, sinetsi egin zuen bere semearengan, eta haren egoskorkeriari esker argitaratzaile baten eskuetan erori zen liburua, txundituta geratu zelarik irakurtzean. 1981ean fikzioko Pulitzer saria irabazi zuen.

Protagonistak eleberrian zehar sorrarazten dituen bitxikeria eta anekdota barregarriez gain, nobelak hori dena gainditu egiten du, funtsean gizakiaren erretratu krudela azaltzen duelarik, errealismoa muturreraino eramanez. Obra honen atzean kritika gogorra eta sakona dago gizarte kapitalistarekiko, kasu honetan amerikarra. Ironiaz idatzitako liburua izanik, barre-algara ugari egingo du irakurleak.