Larunbaterako erromeri-afaria antolatu dute Meagako Artelatz elkartean. 21:00etan hasiko da eta hau izango da menua: sarrerakoak, arrain-zopa, bakailoa ajoarriero erara, txekor masaila saltsan, flana izozkiarekin, kafea eta kopa.

Jakinarazi dutenez, afaritarako txartelek 25 euro balio dute eta asteazkena arte, otsailak 6, eskuratu ahal izango dira. Horretarako 609 963 641 (Ioseba) edo 662 073 218 (Idoia) telefono zenbakietara deitu edo idatzi daiteke.

Afalondoren izango da erromeria Izer eta Alabierrekin.