Getariarrei zuzenduta, Udalak inauterien kartel lehiaketa jarri du martxan. Otsailaren 18ra bitartean aurkeztu ahal izango dira udaletxean edo udal liburutegian. Epea arratsaldeko 19:00etan amaitzen da eta ez dute beranduago aurkeztutako lanik onartuko.

Kartelen Oinarriak

Kartelak Getariako inauteriak 2019 testua eraman beharko du, lelo batekin lagunduta. Edozein eratako lanak onartuko dira.;16 urtetik beherako parte hartzaileen lanek eskuz eginak izan beharko dute. Aukeztutako lana, A3 neurrian aurkeztu behar da, eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere. Egilearen izena eta datuak gutunazal batean sartuta aurkeztu behar dira, eta kartelak ez izenpetzeko eskatu dute.

Epaimahaia eta eskubideak

Kultura Batzordeak, herriko artistek eta herri eskolako irakasleek osatutako epaimahaiak astebeteko epean emango du erabakiaren berri. Saritutako kartelek inauterietako egitaraua iragarriko dute, eta udalaren esku geratuko dira. Horrez gain, aurkeztutako lan guztien argitarapen eskubideak ere udalak izango ditu.

Sariak

  • 2-5 urte bitartekoentzat: Oparia
  • 1. mailatik 3. mailara: Oparia
  • 4. mailatik 6. mailara: Oparia
  • 12-15 urteko gazteak: 60€
  • 16 urtetik gorakoentzat (helduak): 150€

Erakusketa

Aurkeztutako kartelekin erakusketa egingo dute udaletxeko sarreran, otsailaren 25etik martxoaren 5era arte. Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo bi asteetan eskuratu ahal izango dituzte egileek.