Eskualdeko hiru taldek joko dute otsailaren 8an, ostirala, Getariako gaztetxean. Silence azkoitiarrak, eta Z-Boage eta Blue Beans zarauztarrak igoko dira oholtzara, 22:00etatik aurrera. Lehenengoek punk melodiekin bustitako indie eta post rocka lantzen dute, bigarrenek rocka eta azkenekoek, berriz, blues rocka.

Sarrera 3 euro kostako da.