Liburuaren aurkezpen eguna: Otsailak 14, osteguna

Ordua eta lekua: 19:00etan Alhondigan

Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ren hilketaren 40. urteurrenarekin bat eginez (2018ko abenduaren 21an), Argala: Pensamiento en acción (Argala: pentsamendua ekinean) liburua argitaratu zuen Astero argitaletxeak, Erroak bilduman. Mertxe Aizpurua Gara egunkariko kazetariak idatzi du, eta bertan jaso ditu Beñaran zenaren biografia, argazki bilduma bat eta haren idatzi politiko ugari. Horretarako, Argala gertutik ezagutu zuten pertsonen testigantzak bildu ditu Aizpuruak.

469 orrialde ditu liburuak, eta, horietan, egileak errepaso mardula egin dio Argalaren bizitza pertsonalari eta politikoari.

Gonbidatuak:

  • Mertxe Aizpurua Arzallus (Usurbil, 1960) euskal herritar kazetari eta politikaria da. Kazetaritzan lizentziatua eta Garan kazetari eta zuzendari moduan aritu da. Usurbilgo alkatea izan zen 2011 eta 2015 artean. Halaber, Udalbiltzako presidentea izan zen 2013ko martxotik 2016ko otsaila bitartean.
  • Andoni Olariaga Azkarate Filosofian lizentziatua da. Jon Jimenezekin batera Modernitatearen auziaz (Jakin) idatzi zuen 2009an. Bi urtez UEUko Filosofia sailburu eta «Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean» graduondokoaren irakasle eta sustatzaile izandakoa, Euskal Herriko pentsamenduaren gida (UEU) lanaren koordinatzaileetako bat izan zen 2012an. Horrez gain, Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea izan zen ere bi urtez. Lapiko Kritikoa kolektiboko kide da egun, eta honek sortutako hAUSnART aldizkariko zuzendaria izan da. Berriki, Jakin taldeko partaidea izendatu zuten. Erlatibismoari buruzko ikerketa batekin doktoretza ikasketak bukatzen dabil egun eta Iratzar fundazioko kide da.