Gipuzkoako herri askotan bezala, Getariako pentsionistak ez daude geldirik eta eurenak egin dituzte ostegun eguerdiko plazako bilkurak. Izan ere, hamaika hilabete daramatzate, ostegunero, udaletxe azpian euren eskubideak aldarrikatzen.
Honakoa da eskatzen dutena:
  • Pentsio duinak: gutxienez 1.080€koa, genero bereizkeriarik gabe.

  • Pentsio Sistema Publikoaren defentsa. ez dezatela sistema pribatizatu
  • Azken urteetan aurrera eraman dituzten pentsio eta lan erreforma desberdinak bertan behera uztea.
  • Gutxieneko soldata: 1.200€
  • Menpekotasun egoeran dagoen jendearentzat zaintza sistema publikoa eta adinekoentzako laguntza.
  • KPI errealaren araberako igoera legez bermatzea.
  • Jasangarritasun faktorea baliogabetzea .
  • Genero arrakala desagerraraztea eta aurretiko jubilazioei penalizaziorik ez jartzea.

Iazko martxoak 8an hasi ziren elkartzen eta astero bilduko dira herriko plazan “hauteskundeak iritsi edo egoera aldatu arte” dio Cristobal Etxanizek, Getariako Pentsionista Haserretuen kidea.

Eguerdiko irudi bilduma: