Keta Babyauto Sharks saskibaloi taldeak bi partida jokatuko ditu asteburu honetan. Alde batetik, gaur jokatuko dute lehena Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian, arratsaldeko 20:30ean, Ostadarren aurka.

Beste aldetik, igandean jokatuko dute bigarren norgehiagoka Getariako Sahatsaga kiroldegian. Kasu honetan, Kurkubi SBK-ri egin beharko diote aurre.

Liga amaiera

Asteburuko partidez gain, beste bat geratzen zaio Getariako taldeari liga amaitzeko eta orain arte, bakar bat ere ez dute galdu.

Larunbatean futbola

Asteburu honetan gainera, etxean jokatuko dute baita Keta BabyAuto Areto Futbola eta Gorengoen mailako mutilek. Bi partidak bihar jokatuko dira; Areto Futbola, goizeko 9:30ean, Sahatsagako kiroldegian eta Gorengoen mailakoek berriz,  Orioko Mendizbeltz zelaian arratsaldeko 16:00tan

Keta Kirol Taldearen hurrengo jardunaldiak: