Erromatar garaiko aztarnak topatu dituzte eliza ondoko eraikin batean egiten ari diren lanetan. Xabier Alberdi ari da indusketa lanetan eta azaldu duenez, topatutako materiala K.O. I. mendekoa izan daiteke, duela 1900 edo 2000 urtekoa, beraz.

Eraikin handi baten aztarnak dira, arlozak eta eroritako hormenak. Horien artean agertu dira ontzien zatiak eta jaten zituztenen hezur zatiak. Orain topatutako horiek dokumentatzen ari dira, leku hortan egon zitekeen eraikina irudikatu ahal izateko.

Orain arte ikusitakoarekin uste da ez zela edozein eraikuntza, Zarautz jauregikoak baino “finagoa” dela, alegia maila altuagokoa.

Honek ere erakusten du erromatarrak izan zirela Getarian, eta Parte Zaharraren barnean hirigune garrantzitsua zegoela.