13:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirenean, auto batek istripua izan du Getaria eta Zumaia arteko errepidean, Askizuko bidegurutzetik metro gutxira. Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, ibilgailu bat irauli eta memento honetan anbulantzia bertan da. Suhiltzaileak ere bertaratu dira.

Autoak errei bat oztopatzen du eta ibilgailuak bestetik dabiltza; Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen.