Urola Kostako Udal Elkarteak hondakinak biltzeko zerbitzuan asteburu eta jaiegunetan lan egiteko bi kale ikuskatzaile kontratatzeko hautaketa-prozesua deitu du. Kontratuak maiatzean hasi eta 2020ko abenduaren 31n amaituko dira.

Hiru dira hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak: Batxilergoa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikaria (edo baliokidea) izatea, bigarren hizkuntza eskakizuna edukitzea (edo B2 mailaren baliokidea) eta B gidabaimena izatea.

Eskariak otsailaren 20ra arte aurkez daitezke Udal Elkartearen egoitzan, Zarauzko Urdaneta bidea 6 helbidean. Horretarako eredua beraien webgunean dago.