2019an aldaketak izango dira Langile Autonomoen Gizarte Segurantzaren legedian. Horren inguruan informatzeko jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Langile horiengan eragingo dituen aldaketez gain, legearen oinarrizko kontzeptuez ariko dira.

Jardunaldia otsailaren 22an, ostirala, izango da, 09:30etik 11:00etara, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Marisa Trueba Bultz-Lan Kontsulting enpresako kideak emango du hitzaldia.

Plazak mugatuak izango dira, horregatik aurrez eman behar da izena. Horretarako, zein informazio gehiago jasotzeko, 943890808 telefono zenbakira deitu edo enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke.