Astelehenean, otsailak 18, amaituko da 2019ko inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Lanak udaletxean zein udal liburutegian utzi daitezke, ondorioz, 19:00ak arte entregatu ahal izango dira (liburutegian).

Kartelek “Getariako inauteriak 2019” eta lelo bat izan beharko dute. A3 neurrikoak, parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi egin ditzake. Egilearen izena eta datuak aparteko gutunazal batean eman beharko dira.

Herriko artistek, eta Kultura Batzordeko nahiz Herri Eskolako ordezkariek osatuko dute epaimahaia; ebazpena astebetean ematea aurreikusten dute. 2 urtetik 6. mailara arteko irabazleek opariak jasoko dituzte, 12 eta 15 urte bitartekoek 60 euro, eta 16 urtetik gorakoek 150 euro.

Erakusketa

Saritu gabeko lanekin erakusketa egingo dute otsailaren 25etik martxoaren 5era udaletxe sarreran. Hori amaitzean beraien lanak berreskuratzeko aukera izango dute egileek.

 

Lotutako albisteak: