Iragarri berri dituzte Espainiako hauteskundeak apirilaren 28rako. ARTZAPEn, ordea, hurbilagokoan dugu burua eta maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira gabiltza. Azken zortzi urteotan alkate izan den Nika Lertxundi elkarrizketatuko dugu aldizkariaren hurrengo alean. Herrian egindakoak, egin gabeak, gertatutakoak, ez gertatutakoak, etorkizuna eta abar izango ditugu hizpide.

Ohi moduan, elkarrizketa prestatuko dugu baina gure galderez gain, zuenak sartu nahi ditugu: zer galdetuko zenioke Nika Lertxundi alkateari? Zuen proposamenak egiteko bide ezberdinak eskainiko dizkizuegu:

  • Albiste honen iruzkinetan uztea galderak.
  • Facebooken, albiste honen sarrerako iruzkinetan uztea galderak.
  • Artzaperen Whatsapp zenbakia erabiltzea: 688 716 609.

Astelehen gauera arte jasoko ditugu galderak.

Galderak egiteko garaian errespetua eskatzen dugu, hau da, irainak, kontu pertsonalak, minak zein bestelakoak alde batera uztea. Era berean, jakinarazi nahi dizuegu galdera-sorta handia bada, aukeraketa bat egin beharko dela, eta hori ARTZAPEko lantaldeak gauzatuko duela.