Ostegunean Mertxe Aizpurua kazetaria eta Andoni Olariaga Iratzar Fundazioko kideak zuzenean entzuteko aukera izan genuen Getarian.

Mertxek adierazi zigun bezala, ez-ohiko aurkezpena egin zuen gure herrian. Izan ere liburua argitaratu bezain laster egin zituen bi aurkezpenaz gain gehiago ez baitu egin. Beraz, Getariarrok liburuaren nondik-norakoak zuzenean ezagutzeko parada ikaragarria izan genuen.

Andonik bai, han eta hemen dabil hitzaldiak ematen; Argala, orduko kontestu politikoan kokatuz eta gaur egungo errealitatearekin alderatuz. Hitzaldi guztietara jende asko ari zela hurbiltzen eta gazteen presentzia oso garrantzitsua izaten ari zela esan zigun.

Ia ordu bete iraun zuen aurkezpenak denetarik utzi zizkigun: gertaera historikoak, anekdotak, esaldi esanguratsuak… Euskal Herriaren askapen borroka ulertu nahi duenarentzat ezinbesteko zita izan zen.

Segidan, aurkezpeneko pare bat pasarterekin osatu dugun 2 minutuko bideoa doakizue.