Azken asteotan berrikuntzak egin dituzte Meagako auzo elkartean, besteak beste, orain arte erabili gabe zegoen biltegia berritu eta lokalari azalera bikoiztu diote. Horrela, lehen 60 metro karratu inguru zituen eremuak 120 inguru ditu orain.

Horrekin batera lurra eta hormak berritu dituzte, baita leiho eta argiztapena ere. Hornikuntza aldetik, berriz, wiffia, ordenagailu eta inprimagailu berriak jarri dituzte.

Lan horiek guztiak egiteko 20.000 euro inbertitu ditu Udalak, 17.000 euro obretan eta beste 3.000 berrikuntza informatikoan.

Auzotarrek proposatutako berrikuntzak

Udal ordezkariek auzoetako bizilagunen beharrak ezagutzeko egindako bileretako batean proposatu zuten meagarrek lan horiek egiteko nahia. Udaletik adierazi dutenez, “hori kokatzen zuten egin beharreko inbertsio nagusi bezala”.

Eskari horri erantzuteko egin dituzte berrikuntzak, eta jakinarazi dute “auzotarren esku geratuko da elkartearen erabilera, egoki ikusten dituzten ekintzak bertan egiteko”.

Bestetik, udal ordezkariek eskerrak eman dizkiete auzotarrei lanok egin bitartean eskainitako laguntzagatik.