Asteburuko eguraldi onak eragin zuzena izan du herriko kaleak jendez bete baitira berriro. Hori baino irudi bitxiagoa ekarri du hondartzara, izan ere, argazkian ikus daitekeenez, bi baranden artean zinta lotu eta alderik alde ibili da pertsona bat Gaztetapeko ertz batean, slackline kirola praktikatuz. Horrela erakutsi du hondartzako lasaitasunak buru-oreka bilatzeko ez ezik, gorputzeko oreka lantzeko ere balio duela.