Abendu amaieran, GuraSOSek errauskailuaren alternatiba izan nahi duen proposamena plazaratu zuen. Aurkeztutako alternatibak, ekonomia zirkularra, osasuna eta publikotasuna ditu ardatz, egun inposatu diguten proiektuak ez bezala.

Alternatiba honen baitan adostasunak bilatu eta parte hartzea sustatzeko lanean ari da. Lanketa horren baitan, otsailaren 23an herrialdeko manifestazioa deitu du. Bertara joateko deia egiten diegu Getariarrei.