DANTZA (Telmo Esnal)

Dantza Telmo Esnal Zuzendariaren filma berria da. Filma honek dantzaren bidez euskal tradizioa azaltzen digu modu poetikoan eta esperimentalean. Euskal gizartearen erretratu bat da, dantza tradizionalaren bidez. Filmak hasieratik erakusten digu dantza dela berezko lengoaia trasmititzeko era bat.  Hitzak sobran daude. Gorputzaren hizkera nahikoa da. Hauek beren mugimenduarekin, dantza instrumentu gisa hartuta, historia bat sortzen dute. Laburbilduz, Euskal Herriko mitologia, ohiturak eta tradizioak hartuta gizateriaren eboluzioa agertzen da, tradiziotik modernitateranzko bidean.