Ostiralean da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta beste hainbat herritan bezala, greba feministara deitu du Mariñak Getaiko Talde Feministak. Lehenago, ordea, Getariako Udalak sare-konpontzaileen lana goraipatzeko ekitaldia antolatu du biharko, 19:00etan, Berdura plazan.

Sare-konpontzaileak. Ahalduntze prozesu baten irakaspenak izena eman diote ekitaldiari. Horren baitan, Gurutze Izagirre Intxauspek Getariako saregileak. Bizimodu baten kontaketa euren ahotsetatik. Azken katebegiak ikerlana aurkeztuko du. Sare-konpontzaileek herriaren garapen ekonomikoan izandako garrantzia, beren eskubideak aldarrikatzeko egindako urratsak, eta aldarrikapen horiek emakumeen ahalduntze-prozesuan izan duten eragina aztertu ditu, eta horiek ezagutzeko aukera egongo da. Gero, gainera, solasaldirako tartea irekiko da.

Ondoren, lehengo eta gaur egungo sare-konpontzaileen lana aitortzeko ekitaldi xume bat egingo dute. Horren ostean, herritarrek euren esperientziak kontatu ahal izango dituzte mikrofono irekian.

Amaitzeko, mokadutxoa eskainiko da.