Hondartzako Futbol Txapelketako final laurdenak jokatu zituzten atzo eguerdian Zarauzko hondartzan. Zapore gazi-gozoa herriko taldeentzat, izan ere, emakumeek aurrera egin zuten eta gizonak txapelketatik kanpo geratu ziren. Partida bina bukatu zen eta penaltietan huts egin zuten.

Hona hemen atzoko egunak utzitako irudiak:

Hemen daude ikusgai izan dituzten emaitzak.

Gizonezkoen Liga

  • OKB 1-2 Ulacia bidaiak
  • Kosta Hortz klinika 2-2 Indaux (Kostak irabazi zuen penaltietan)
  • Asegroup 3-2 Euskalduna taberna
  • Asti pinturak 2-2 ARG (Astik irabazi zuen penaltietan)

Gizonezkoen Kopa

  • Talai Mendi kanpiña 3-1 Txanela S.F.
  • Pukas/Shelter 0-1 Kirkilla Enea jatetxea
  • Arrano taberna 4-0 Salegi taberna

Emakumezkoak

  • Balearri Elkano arraindegia 1-1 Sakana taberna
  • Kebidek 3-1 Kupela taberna
  • Lukas ardotegia 3-4 Euskalduna taberna
  • Katixa 3-2 Talai Mendi kanpiña