UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta, datorren ekainaren 26tik 30era bitartean  SALTO! topaketaren egingo da, Usurbil eta Arantza arteko ibilbidean. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu. 3. edizioaren aurkezpena egingo dute ostiralean, 19:30ean, Getariako Gaztelekuan aurkeztuko dute. 

Ekimena

Usurbil eta Arantza arteko ibilbidea egiteko aukera izango dute udalerri euskaldunetako 14 ta 18 urte arteko gazteek, tartean, getariarrek. Herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa da UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen duela hiru urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean bertako teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua bere osotasunean garatzeko, eta hezkuntza arautuaren mugak gainditu nahian, udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken bi urteotan. UEMAko lehendakari Josu Labakaren hitzetan, “azken batean, euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin”.

Informazioa

  • Eguna: ostirala, martxoak 15.
  • Ordua: 19:30.
  • Lekua: Katxopa Gaztelekua.