IX. Floren Memoriala futbito txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Haitze – Xagu: 0-6
  • Elkano – Kaia-Kaipe: 5-6
  • Iribar – Balearri: 5-3
  • Izarri – Giroa: 0-20
  • Txoko – Astillero: 6-2

Jardunaldia amaituta, Iribar eta Txoko dira lider, seina punturekin. Txapelketaren hasiera da oraindik eta sailkapenean puntu berdinketa da nagusi, jarraian ikus daitekeenez.

3. jardunaldiko partidak ostiralean eta igandean jokatuko dira. Hona egutegia:

Martxoak 15, ostirala:

  • 21:00etan, Elkano – Xagu. Astillero izango da epaile.
  • 22:00etan, Astillero – Balearri. Txoko izango da epaile.
  • 23:00etan, Kaia-Kaipe – Txoko. Balearri izango da epaile.

Martxoak 17, igandea:

  • 11:00etan, Giroa – Iribar. Haitze izango da epaile.
  • 12:00etan, Haitze – Izarri. Iribar izango da epaile.

Partida guztiak frontoian jokatuko dira.