Familitik dator Aneren zaletasuna. Beti izan du futbola gogoan eta odolean ere badu. Bere aitona lehen getariarra izan zen Realean jokatzen, eta bera izan da futbolean lehen emakume getariarra talde berean jokatzen.

Las Gaunas futbol zelaian lehen gola sartu zuen emakumea ere izan zen eta orain, Aitor Arregi Elkano jatetxeko nagusiaren pausoak jarraituz, Paniniren kromoetan azaltzen da.

Paniniren lehen emakumeen kromoetan hain zuzen ere!

Zorionak Ane!

Klik egin hemen ARTZAPEk egindako elkarrizketaren bideoa ikusteko.