San Prudentzioko Lagunak antolatuta, martxoaren 23an Bazterretik Bazterrera Jaialdia ospatuko da San Prudentzioko elizan. Bertan, Emak Bakia Baita filma ikusteko aukera izango da eta ondoren, Oskar Alegria Zinemagilarekin solastu. Gauean berriz, Ruper Ordorikaren txanda izango da, izan ere, bakarko kontzertua eskainiko du auzoko elizan.

Sarrerak

Bihar jarriko dituzte salgai jaialdiaren ticket-ak, herriko Berdura Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera kopurua mugatua izango duenez, pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera ahalko ditu erosi.

Hona hemen SPL-k egindako kartela: