Igandean, martxoak 17, Dantza filma emango dute Iturzaeta Herri Eskolako aretoan. Sarrerak egunean bertan leihatilan egongo badira ere, aurrez eros daitezke turismo bulegoan. 3 euro balio dute.

Emanaldia 19:00etarako dago iragarrita baina aurretik Telmo Esnal berak aurkeztuko du filma.

Euskal dantzak eta beren sinbologia ardatz dituen film musikala da Dantza. Naturaren, mitoen eta biziraupenaren inguruko istorioa da Esnalek ondutako lana, eta euskal gizartearen argazki izan nahi du, horretarako dantza tradizionalak erabilita.