Larunbatean berriz bueltan da saskibaloia Getariara, igoera faseko etxeko aurreneko partiduarekin. Aste honetan Eneko Landa-ren debuta izango da entrenatzaile gisa. Getariako Taldeak Eibarko Katu Kaleren izango du aurkari Sahatsaga kiroldegian arratsaldeko 17:30ean.

Taldeak sare sozialetan azaldu duenez “Zerbeza hotza, musika eta giro ona ez da faltako” eta bertara azaltzeko deialdia egin dute.

Eneko Landa entrenatzaile berria

Keta sharks-en iritziz “erronka berri, zail eta garrantzitsuari aurre egin beharko dio” Landak, izan ere “2015ean Leihoak Zarautz EBA mailara igo zuenetik talderik zuzendu gabe dago Eneko”.