Doako 30 orduko ikastaroa eskainiko du Udalak martxoaren 21etik maiatzaren 14ra. Egunak eta ordutegia finkatuta daude: astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:30era. Nahiz eta, edozein herritarrek parte hartzeko aukera izan, lehentasuna izango dute 55 urtetik gorako pertsonek, jubilatuek eta pentsionistek, hain zuzen ere.

Formakuntzaren helburuak

• Herritarrak teknologia berrietara eta informazioaren gizarte berrira ohitzea.
• Ordenagailua erabiliz, hainbat gauza egitea: CDak grabatu, musika entzun, filmak ikusi, argazkiak eskaneatu eta ikusi.
• Ordenagailuaren laguntzaz, etxeko kontabilitatea eramatea.
• Errenta-aitorpena egitea ordenagailuaren bitartez.
• Testu-prozesadore baten laguntzaz, testuak editatzea (gutunak, eskabideak, errezetak eta abar).
• Informatika-programa batekin, aurkezpenak prestatzea (zorion-mezuak, gonbidapenak, kartelak eta abar).
• Errezeta-bilduma bat sortzea, argazki eta guzti (paperean nahiz CDan).
• Administrazio publikoarekin tramiteak online egitea.

Izen-ematea

Ikastaroa doan izango da eta ikasle kopurua mugatua da. Interesa dutenek, udal bulegoetan eman beharko dute izena martxoaren 18a baino lehen. Martxoaren 21ean hasiko dituzte ezagutza saioak Arrantzale Zaharren Elkartean.