Astearteko udalbatzarrean aho batez onartu zen Sahatsaga Goiko etxebizitza babestu zein tasatuetako esleipendunen behin betiko zerrenda. Orain, argitara atera du Getariako Udalak.

Udalbatzarraren hasieran Nika Lertxundi alkateak azaldu zuenez, erreklamazio “gutxi batzuk” izan dira. Horrekin batera, etxebizitza babestua zein tasatua egokitu zitzaienek baten aldeko aukera egin behar izan dute eta honek zerrendatan sartzeko aukera eman die beste batzuei. Ondorioz, behin behineko zerrendatik behin betikora badira aldaketa batzuk.

Sahatsaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza tasatuen esleipendunak

 

Lotutako albisteak: