Gero eta gertuago dago aurtengo Korrika eta honekin batera kilometroa erosteko azken eguna iristear dago, izan ere, ostiralean amaituko da epea.

Kilometroak

Interesa duten talde, kuadrila, elkarte, sozidadeek erosi ahalko dute eta usoa-o@aek.eus edota zumaia@auek.eus-era idatzi behar da. Gainera, kilometroak zatika eros daiteke, poltsiko eta gizarte talde  guztietara egokituz. Hona hemen 2019ko Korrikako tasak:

  • Kilometro osoa: 425€
  • Kilometro erdia: 212,5€
  • Kilometro herena: 142€

Korrika Getarian

Apirilaren 4an Garesen hasi eta 14ean amaituko da Gasteizen; tartean Getariatik pasako da, apirilaren 12an.

Zumaia aldetik helduko da lasterketa, bi herrien arteko errepidea 11:55 inguruan hartuz. Getariara, berriz, 12:30erako minutu batzuk falta direnean iritsiko da. Hemendik Zarautzera jarraituko du.

Aurten 2560 kilometro egingo dituzte euskaltzaleek, Klik lelopean. Egun horietan Jose Luis Alvarez EnparantzaTxillardegi omenduko dute, euskara batua sortzen egindako lanagatik.