IX. Floren Memoriala futbito txapelketan aldaketak izan dira hirugarren jardunaldiaren ondoren. Izan ere, Iribar eta Txoko zeuden lehen postuetan, puntuetan berdinduta. Aurreko asteburuan, ordea, galdu egin zuen lehenak eta irabazi bigarrenak, ondorioz, laugarren jardunaldiaren atarian, Txoko da sailkapeneko burua 9 punturekin.

Hauek izan ziren hirugarren jardunaldiko emaitzak:

  • Elkano – Xagu: 5-8
  • Astillero – Balearri: 5-5
  • Kaia-Kaipe – Txoko: 4-13
  • Giroa – Iribar: 4-2
  • Haitze – Izarri: 16-1

Memento honetan honela dago sailkapena:

Laugarren jardunaldia larunbat eta igandean jokatuko da:

Martxoak 23, larunbata:

  • 16:00etan, Kaia-Kaipe – Astillero. Xagu izango da epaile.
  • 17:00etan, Xagu – Giroa. Elkano izango da epaile.
  • 18:00etan, Haitze – Elkano. Giroa izango da epaile.

Martxoak 24, igandea:

  • 11:00etan, Balearri – Izarri. Txoko izango da epaile.
  • 12:00etan, Txoko – Iribar. Balearri izango da epaile.