Familientzako ikuskizuna eta tailerra antolatu zuen Cristobal Balenciaga Museoak. Hamarnaka famili gerturatu ziren  Kunarte/Paraiso Antzerkia eta Dantzaz sinatutako azken produkzioa ikustera. Ehunak ikuskizuna hain zuzen ere.

Ehunak ikuskizuna

Gorputza, jantzia eta airea. Hiru elementu hauen batura perfektuaz osatzen da armonia” zihoen Balenciagak. Dantzaz eta Paraiso Antzerkiak “bizitza duen lehen espazioa jantzia da” leloari jarraitzen zion euskal modista finaren lana berrinterpretatzeari jardun diote, haren kontzeptu iraultzailea eta gorputz eta jantziaren artean sortzen den arintasun eta hutsunearekiko zuen lilura oholtza gainera eramanez.

Sormen prozesuan Jone Amezaga del Frago eta Miren Lizeaga Gonzalez dantzari eta sortzaile gipuzkoarrak bateratu ditu, Paraiso Antzerkia-KunArte eta Dantzazen aholkupean. Ikusle txikiak mundu poetiko eta sentsible batean murgilduko ditu eszenak; gorputz, aire, jantzi eta ehundura bitartez. Honetaz gain, “Ehuna” ikuskizun ohiko batetik haratago doa, mediazio programa eta ekintza komunitarioa dakartza bere baitan, familia eta ikusle txikienei zuzendua.

Irudiak: Garazi Iribar eta Unai Mateos