Duela minutu gutxi hasi da Korrikaren 21. edizioa Garesen. Getariatik apirilaren 12an pasako da, 12:20 inguruan. Artzape Euskara Elkartean kilometro zati bat erosi dugu, eta duela bi urte kolaboratzaileei emandako aukera bazkideei eskaini nahi dizuegu aurten. Hau da, Artzaperen bazkide bazara, gure kilometro zatian Korrikako testigua eramateko aukera izango duzu. Herriko erdigunerako iritsieran dugu kilometro zatia, pentsa zein hunkigarria izan daitekeen!

Gure testigua eramateko baldintza nagusia jakinarazi dizugu jada: Artzaperen bazkide izatea. Hauek dira astelehen gaua baino lehen dituzun beste egitekoak:

  • 688 716 609 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidali bazkidearen izenarekin

edo,

  • Mezu pribatua bidali Artzaperen Instagramera bazkidearen izenarekin.

Zuek emandako izena bazkideen zerrendarekin egiaztatuko dugu, beraz, ziurtatu bazkidetza noren izenean duzuen. Animatzen zaretenen artean zozketa egingo dugu, eta dagokionari jakinaraziko diogu emaitza.