Banatu berri dituzte Getariako 18. Literatura Lehiaketako sariak. Aste honetan bertan, astelehenean, bildu zen epaimahaia lehiaketara aurkeztutako 81 ipuinak eta zazpi bertso edo olerkiak baloratzeko. Honakoek osatu dute epaimahaia: Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria, Nerea Kamio Artzape Euskara Elkarteko ordezkaria, Begoña Alberdi Katukale Irakurle Taldeko kidea, Gorka Arrese Getariako Udal Liburutegiko liburuzaina eta Amets Etxabe Getariako Udaleko euskara batzordeburua. Erun Ortiz Udaleko kultura teknikariak egin zituen idazkari lanak.

Bilkuran hitz egindakoaren arabera, hauek izan dira lehiaketako sarituak:

  • LH 2. maila: Lur Elorrieta Alberdi, Lur-ek bihotza galdu du ipuinarekin.
  • LH 3. maila: Julene Basurto Olaizola, Nire lehen aldia hegazkinean ipuinarekin.
  • LH 4. maila: Peru Irazu Larrazabal, Ilargira joan nahi dut ipuinarekin.
  • LH 5. mailako ipuina: Eneko Aristorena Iturbe, Gertakari arraroak herrian lanagatik.
  • LH 5. mailako olerki/bertsoa: Argiñe San Martin Leon eta Ekhiñe Kerexeta Rey Bertsoak kantari lanagatik.
  • LH 6. maila: Eneko Perez Ezenarro, Ibaien bidaia ipuinarekin.
  • 12-14 urteko ipuina: Ioritz Olaskoaga Lertxundi Aske, libre lanagatik.
  • 12-14 urteko olerki/bertsoa: Amets Aizpurua Mancisidor Usadio berria lanagatik.
  • 14-16 urte: Aingerua Aizpurua Mancisidor Hau da gure mundua ipuinagatik.
  • Helduen ipuina: Ane Azkue Etxeberria Egiaren sorginkeria lanagatik.
  • Helduen olerki/bertsoa: Ximon Aranguren Bergara eta Saioa Martinez de Lahidalga Azkue Bi gazteren gogoetak lanagatik.

Lan sarituak jasotzen dituen liburuxka hilabete honetan banatuko du ARTZAPEk.