Helburuak beteta emango dio amaiera Getariako Keta Babyauto Sharks taldeak denboraldiari, izan ere, mailaz igotzea lortu zuen pasa den asteburuan Avia Eibar taldeari irabazi ondoren (57-62). Horri esker, herriko saskibaloi taldeak Gipuzkoako Senior Gizonezkoen 2. mailan jokatuko du datorren denboraldian. Aurreratu genizuen, gainera, jokalariek taldean jarraitzeko asmoa dutela.

Egitekoa bukatu badute ere, azken norgehiagoka geratzen zaie eta irabaziz gero, sailkapeneko lehen postuan amaituko dute denboraldia. Horregatik, eta pasa den astean lortutakoa ospatzeko, bihar, apirilak 13, Sahatsagan jokatuko duten partidara bertaratzeko deia egin du Ketak. 17:30ean hasiko da Larramendi ILKren aurkakoa.