Iturzaeta Herri Eskolatik abiatuta, azkar batean egin dute Korrika Txikia herriko ume zein irakasleek. Jende ugari bildu da kaleetan eurak animatu eta euskarari babesa emateko. Plazan egin dute amaierako ekitaldia, eskolak gure hizkuntzarekiko hartzen duen konpromisoa azalduz. Haurrek hainbat bertso abestu dituzte eta amaitzeko, Korrikaren kanta dantzatu dute.

Herritar ugari dago jada Korrikaren zain, pixkanaka plazara gerturatzen joan dira, gero dagokien kilometrora joateko.