Abiadura biziz dabil Korrika nonbait, eta uste baino minutu batzuk lehenago heldu da Getariara, ezustean. Hala ere, herritarrak euskararen alde lasterka egiteko prest harrapatu ditu, eta adin zein talde ezberdinetako kideen eskuetan ibili da igandean Gasteizera helduko den lekukoa.

Artzape Euskara Elkartearen izenean Izaro Kamio bazkideak eta haren alaba Naroa Manterolak eraman dute lekukoa, abiatu aurretik azaldu dutenez, hunkituta.