Urtero moduan, kultura eta kirol taldeek urteko jarduerak antolatzeko dirulaguntza emango du Udalak. Auzo elkarteek festak antolatzeko laguntza kontu-sail beretik bideratuko da, beraz, hauek ere orain egin beharko dute eskaria.

Izan ere, Udalak joan den larunbatean zabaldu zuen dirulaguntza horietarako eskariak egiteko epea. Maiatzaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira agiriak, jakinarazi dutenez, bitarte elektronikoak erabilita. Hau da horretarako duten webgunea.