Tokiko artisten, artisauen, diseinatzaileen talentuari, edo markei, ikusgarritasuna emateko helburuz, FUNDACIÓN CRISTÓBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren asmoa da Cristóbal Balenciaga Museoan –museoaren eremu komertzialaren barruan– EUSKAL MODA GUNEA bat gaitzea, sortzaile horien bilduma propioetako produktuak erakusteko eta gordailutan saltzeko aukera emango duena.

Era horretan, museora bertaratzen den publikoak, nazioarteko profila duen publikoak, diseinuaren eta modaren fenomenoarekiko sentsibilitate-maila handikoak, aukera izango du tokiko sortzaileen produktuak –hautatuak izan diren haien proposamenen artean– ezagutzeko eta, hala badagokio, erosteko.

Horretarako, deialdi bat zabalduko da, eta, horren bitartez, hainbat proposamen hautatuko dira; hautatutako proposamen guztiak batera egongo dira horretarako prestatuko erakusketa-merkataritza eremuan, 6 hilabetez gutxi gorabehera, 2019ko ekainetik abendura.

Aste Santuak: ordutegi berezia

Apirilaren 12tik 28era, Cristóbal Balenciaga Museoak bere ateak irekiko ditu, 10:00etatik 19:00etara. Gauzak horrela, ohikoa ez den bezala, Museoa apirilaren 15ean eta 22an (astelehenak) irekita egongo da.

Bisita gidatuak

Irekita egongo den egunetan bisita gidatuak eskainiko dira momentuko erakusketara 12:30etan eta 17:00etan. Bisita horietan parte-hartzeko, sarrera erosi eta izena eman behar da museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen, eta taldeko plaza guztiak bete arte.